Prozesua

Site-specific bat ezohiko espazioetarako, diziplina anitzeko ikerketa eszeniko batetik sortua

Plató sorkuntza kolektiboko prozesu baten emaitza da, non parte hartzen duten Gasteizen kokatutako lau konpainiak.

Proiektu honetan dantzak, antzerkiak, arte plastikoek, soinu konposizioak eta argiztapenak elkar hitz egiten, eta elkar estimulatzen dute, collage sortzaile batean. 

Taldeak era transdiziplinarrean lan egiten du lau sorkuntza eta ikerketa egonalditan, teorikoa zein kontzeptuala. Egonaldi horiek 2020 eta 2021 urteetan egiten ari dira Arabako Sorkuntza Laborategi ezberdinetan, site-specific-aren estreinaldia den egunera arte: 2021eko udazkenean, Gasteizko Montehermoso Kulturuneko Ur Biltegian.

Egonaldia Baratza Aretoan Gasteiz
Datak:
2020ko uztailaren 20tik abuztuaren 3ra arte

Proiektuaren lehen egonaldia zenbait saio esperimentaletan banatutako lan kronograma baten gainean egituratu zen; saio bakoitza zentratu zen proposamena osatzen duten diziplina eremuetako batean. Taldeko kide ezberdinek zuzendu zuten saiakera bakoitza, eta zenbait aspektutara lehen gerturatze bat egin zen: dramaturgiara, taldearen mugimendu koreografikora, soinu espaziora eta musika konposiziora, argi espazioa, eta gorputzaren harremanera objektuekin.

Proposatutako dinamikak jolasean eta eginkizunetan oinarritu ziren, galderetan eta akuilatzeetan, kateatutako erantzun sortzaileak eragiteko asmoarekin eginda, eta materiala modu bateratu eta jarraian sortzeko baliagarriak izan ziren. Lan egiteko modu horrek aukera eszenikoen eztanda bat eragin zuen, inprobisazio fisikoetatik sortua. Horrek askotariko aukerak eskaini zituen harremanetan jartzeko materialak eta konpainia bakoitzaren berezko metodologiak, prozesua balizko eszenaratze batera gerturatuz, formala eta kontzeptualki zehatzagoa.

Erregistro eta artxibo lana da Plató-ren sortze prozesuarekin batera doan funtsezko parte bat. Akta bat sortu da sarean, proiektuaren izaera dela eta, lankidetzan, transdiziplinan eta askotariko formetan oinarrituta, eta dramaturgiak landutako diziplina guztiei erantzun diezaien. Akta horretan taldeko kide guztiek erregistratzen eta artxibatzen dituzte gidatu duten saio bakoitzeko jarduera. Dokumentua edozein unean dago eskuragai, kontsultatu edo zabaltzeko, eta horri esker lortzen dute taldekide guztiek proiektuaren ikuspuntu globala izatea. Halaber, egonaldi bakoitzaren ostean, mapa bat sortzen da, landutako materialekin antolatua, balizko dramaturgia bat erakusten duena.

Egonaldia erakustaldi ireki batean amaitu zen, eta ikusle kopuru mugatu bat gonbidatu zen bertara. Horrek feedback bat jasotzeko aukera eman zion taldeari, inpresioak eta sentsazioak entzuteko, eta horrek bigarren egonaldian kontuan izateko giltza batzuk eman zituen.

Egonaldia Garaion Sorgingunean Ozaeta eta Baratza Aretoan Gasteiz
Datak: 2020ko urriaren 19tik azaroaren 4ra arte

Garaion Sorgingunea sorkuntza lantegiak hartu zuen Plató-ren ikerketa eta garapen bigarren egonaldiko lehen partea. Espazioko nabeetako baten dimentsioak ahalbidetu zuen gerturapen bat egitea pieza 2021eko udazkenean estreinatuko den espaziora: Gasteizko Montehermoso Kulturuneko Ur Biltegia. Aretoaren altuerak aukera eman zuen saiakera eszenografikoak egiteko, plataformekin eta egitura bertikalekin.

Inguru naturalak ere aukera eman zuen material batzuk kanpoaldean probatzeko. Hori guztia egunero egindako saiakera bizietan gertatu zen, eta aukera eman zuen sakonago murgiltzeko lehen egonaldian agerian geratzen hasi zen mundu eszenikoan. Horrela, mundu hori eusten duten kontzeptuak modu argiagoan azaleratzen hasi ziren, baita bertan bizi diren pertsonen bulkadak ere. Gorputzak objektuetan bihurtu ziren, berriro ere pertsonetan haragitzeko; agertokia, bitartean, kobazuloa izatetik telebista platoa izatera pasa zen: haitzuloan objektuak eramaten zituztenak argi eta kamera operadore izatera pasa ziren, esklaboak figurante bihurtu ziren, eta argiztatzailea aurkezle. Alegoriaren gaurkotze edo testuinguru berri horretatik, eta orain haitzulo-plato batean biziz, gure buruari hainbat galdera egiten hasi ginen: Zer dago kanpoan? Eta, zergatik eta norentzat ari gara egiten argi eta itzal jolas berri hau, ikuskizun hau?

Egonaldiaren bigarren partea Baratza Aretoan gertatu zen. Eszenografia lanak rol garrantzitsua hartu zuen, aste horretan: Plató-ren mundua osatzera sartuko ziren objektuak aukeratu genituen, eta haitzulo-platoaren barruan agertoki ezberdinak osatuko dituzten hainbat paisaia konposatu ziren. Horrez gain, piezaren mapa dramaturgiko berri bat sortu zen, material berriak, eszenak eta sortutako kontzeptuak harremanetan jarriz.

Bi aste horiek iraun bitartean, Beñat Fontaneda ikus-entzunezko errealizadoreak parte hartu zuen, eta egindako lanaren zati bat jaso zuen, denbora errealean.

Laguntzaileak:

GV_Cultura-1
teatro principal blanco