

Plató
Site-specific bat, diziplina anitzekoa eta murgiltzailea
“Hauek dira presoak. Leize honen barrenean eman dute bizitza osoa. Urtetan eta hamarkadetan mundu bat sortu dute itzaletatik. Eguzkiaren argirik gabe, baita zerurik gabe ere, sormen puruko egoera bat aurkitu dute. Azalean bizi garenontzat pentsaezina den egoera bat. Ezer eman ez denean dena irudikatua izan behar delako, dena oroitarazia izan behar delako, leizearen sakonenean pilatu diren objektuen bitartez, inoiz ikusi ez duten kanpoko mundu baten hondakinen bitartez, eta, agian, inoiz ikusiko ez dutena.”
Plató pieza eszeniko, ludiko eta murgiltzaile berri bat da, publikoa Platonen kobazulo alegorikoaren sakonenera gerturatzen duena, espetxe zaharra bihurtuz espektakulu eta harridura, errebelazio eta mirarizko mikro-mundu batean.
Gasteizen egoitza duten lau konpainien arteko lankidetza bereziaren ondorioz sortu da pieza, eta galdera serioak (eta ez horren serioak) proposatzen ditu gure errealitatearen izaeraz, baita errealitate berri bat irudikatzeko eta sortzeko gure gaitasun kolektiboaz ere.
Pieza sortu dute Sleepwalk Collective, Parasite Kolektiboa, Proyecto Larrua eta Tripak, eta prozesuan lagundu dute Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, Gasteizko Udala/Principal Antzokiak, Garaion Sorginguneak, eta Baratza Aretoak.
Fitxa artistikoa
Zuzendaritza
Unai López de Armentia
Antzezleak
Marina Suárez, Iara Solano, Hannah Frances Whelan, Aritz López, Helena Wilhelmsson, Unai López de Armentia, Samuel Metcalfe, Danel Ibisate
Dramaturgia
Iara Solano y Hannah Frances Whelan
Koreografia eta mugimendua
Aritz López y Helena Wilhelmsson
Soinu espazioa eta musika konposizioa
Samuel Metcalfe
Eszenografia eta jantziak
Marina Suárez
Argiztapena
Danel Ibisate
Ekoizpena
Anna Pinotti Blanch
Banaketa
Josune Velez de Mendizabal
Web orrialdea
Habemus Estudio
Ikus-entzunezko errealizazioa
Beñat Fontaneda
Formatua
Site-specific
Hizkuntza
Euskara, gaztelera eta ingelesa
Diziplina anitzeko hurbilketa
Ondorengo ikus-entzunezko piluletan, taldeko kideek azaltzen dute proiektu eszenikoa osatzen duten diziplina artistiko ezberdinetatik egiten ari den lan prozesua.
Laguntzaileak:



