Jordi Vilasecak eta Aritz Lopezek zuzendutako dantza konpainia, berezko hizkuntza duena, non uztartzen dituzten estiloak, izaera fisikoa, eta break dance eta dantza garaikidearen moduko diziplinak. 2015ean sortu zen, sorkuntza, bitartekaritza eta prestakuntza lantzeko asmoarekin; ordutik, konpainiak areto eta ezohiko espazioetarako hainbat pieza sortu ditu, eta Espainiatik, Europatik eta Erdialdeko Amerikatik biratu dute: Larrua (2016), Baserri (2017), Ozkol (2018), Idi Begi (2018), Otsoa (2019) eta haien azken proiektua: Ojo de Buey (2020). Jaso dituzten sarien artean Leioako Umore Azokan gorantz doan konpainia onenaren saria dago (2016), eta Max Sarietarako hiru hautagaitza izan ditu: koreografia onena, dantza ikuskizun onena, eta gizonezko interprete onena. Askotariko ekinbideetan lan egiten dute, dantza garaikidea ikusle guztiei gerturatzen, antzeztoki ezberdinei programazio koreografikoan n eta dantza deskodetzeko jarduera paraleloak sortzen
WEB ORRIA - INSTAGRAM